LEGE-ABISUA

ANEFIDE JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL-JARDUERAREN ARLOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUZTEN ENPRESARIEN NAFARROAKO ELKARTEAri buruz informazioa emateko eta elkartearekin harremanetan jartzeko helburuarekin sortu da www.anefide.es webgunea.

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA ETA IDENTIFIKAZIO-DATUAK

ANEFIDE JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL-JARDUERAREN ARLOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUZTEN ENPRESEN NAFARROAKO ELKARTEA da webgunearen titularra, zeinaren IFK zk. G31623887 baita, helbidea PADRE BARACE KALEA, 3 zk. BEHEA, 31007 IRUÑA, harremanetarako telefonoa 948174895 eta helbide elektronikoa info@anefide.es.

Webgune honen bitartez, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu hemen zehazten diren erabilera-baldintza guztiak. Baldintza hauek onartu ezean, ez du sarbiderik izango www.anefide.es webgunera.

BALDINTZAK

Webgune honetan sartu eta nabigatzeko, zehazturiko lege-oharrak, baldintzak eta jarraibideak onartu eta ezagutu behar dira. Webgune honen atal batzuetan, litekeena da erabilera-baldintza horiek onartu behar izatea. Beraz, atal jakin batzuetan eskainitako zerbitzuak jaso ahal izateko, baldintza horiek onartu beharko dituzu. Orri nagusian edo “homepage” delakoan dituzu eskura baldintzak, eta, halaber, zerbitzu zehatzetara sartzeko, erabilera-baldintza orokorrak eta bereziak eskaintzen ditu webgunearen titularrak. Edozein unetan deskargatu eta gorde daitezke baldintza horiek. Bezeroek espazioen erabilera-baldintzak eskura ditzakete webgunearen bidez, eta edozein unetan deskarga daitezke.
Erabiltzaileek dute www.anefide.es  webgunerako sarbidearen gaineko erantzukizun esklusiboa.

JOKABIDE-KODEAK

www.anefide.es webgunea ez dago jokabide-kode bati atxikia (ez propioa ez besterena). Aurrerantzean, webgunearen titularrak aukera izango du atxikimendu hori aldatzeko, erabiltzaileei idatziz jakinarazteko beharrik gabe.

COOKIE-AK

Cookie esaten zaie, webgune bat bisitatzean, zure nabigatzailean biltegiratzen diren testu-fitxategi txikiei. Webgune horretan berriz ere nabigatzean, webgunea aurreko bisitaz gogoratzeko erabiltzen dira. Cookien bidez, izaera teknikoko informazioa, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetako loturak, erabiltzaile-kontuetarako sarbideak, etab. biltegiratzen dira, alegia, erabiltzailearen nabigazio-ohiturei buruzko informazioa. Webgunearen edukia zure profilera eta beharretara egokitzea da cookien helburua; cookierik gabe, webguneek askoz ere zerbitzu gutxiago eskaini ahal izango lituzkete.

Webgune honek erabiltzen dituen cookieak.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren jarraibideak betez, webgune honek cookiekin egiten duen erabilera zehaztuko dugu, betiere, ahalik eta informaziorik zehatzena emateko helburuarekin.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:

-Saioko cookieak, erabiltzaile kopurua identifikatzeko eta erabiltzaileek eskainitako zerbitzuarekin egiten duten erabilera neurtu eta aztertzeko. Webguneko nabigazioa aztertzen da, gure webgunean eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

-Google Analytics: Cookieak biltegiratzen ditu, webgunearen trafikoari eta bisita-bolumenari buruzko estatistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzean, onarpena ematen duzu Googlek zuri buruzko informazioa erabili ahal izateko. Hortaz, jarduera horrekin lotutako edozein eskubide erabili ahal izateko, zuzenean Google-kin jarri beharko duzu harremanetan.

-Sare sozialak: Sare sozial bakoitzak bere cookie propioak erabiltzen ditu Gustuko dut edo Partekatu gisako botoiak klikatu ahal izateko.

cookie-ak nola desaktibatu edo ezabatu

Edozein unetan, baimendu, blokeatu edo desaktibatu ahal izango dituzu webgune honetako cookieak. Nabigatzailearen arabera, desberdin eramaten  dira aurrera jarduera horiek. Web nabigatzaile esaten zaie cookieak biltegiratzen dituzten tresnei. Beraz, horien bidez gauzatu behar duzu horiek ezabatu edo desaktibatzeko eskubidea. Webgune honek eta bere lege-ordezkariek ezin dute bermatu nabigatzaile horiek cookiekin egiten duten erabilera zuzena edo okerra. www.anefide.es webgunearen titularrak ez egin kontraturik hirugarrenekin erabiltzaileen identifikazioa eta aipaturiko cookien erabilera eskatzen duten zerbitzuak emateko. Cookien politikari buruz edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan harremanetarako atalaren bitartez.

EDUKIEN GAINEKO JABETZA. JABETZA INTELEKTUALAREKIN LOTURIKO ESKUBIDEAK

www.anefide.es webgunean ageri diren edukiak azken eguneratzean indarrean zeudenak dira: Webgunearen titularrak beretzat gordetzen du webgunearen edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea.
www.anefide.es webgunean jasotzen diren edukien gaineko eskubide guztiak webgunearen titularrari edo eduki bakoitzaren titularrari dagozkio. Hori dela eta, debekatuta dago eduki horiek edozein modutan erabiltzea, edukien titularraren berariazko baimenik gabe. Zehazki, beharrezkoa izango da webgunearen titularraren edo webgunean agertzen diren edukien titularren baimen berariazko eta idatzia webguneko eduki edo elementuak komunikazio globaleko sareetan guztiz nahiz partzialki erreproduzitzeko, banatzeko, alokatu nahiz maileguan emateko, publikoki komunikatzeko eta eraldatzeko −eduki horiek itzuli edo beste formatu edo euskarri batzuetara egokitzea barne−, bai eta erabiltzailearen eskura jartzen diren irudi, testu, ikus-entzunezko eduki, datu-base, egitura bisual, html kode edo bestelako lan intelektualak bilduma gisa publikatzeko.
Webgunean sartzeagatik erabiltzaileek ez dute lortzen titulartasunik webgunean erabiltzaileen eskura jarritako edukien jabetza intelektualeko eskubideen gainean.
Hirugarrenek debekatua dute webgune honetan jasotako izen komertziala, markak, logoa, irudiak, testuak eta zerbitzuak erabiltzea, baldin eta titularren baimenik ez badute. Webgunearen titulartasuna duen elkarteak, www.anefide.es, dagozkion egintza judizialak gauzatu ahal izango ditu jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA

Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik hartzen bere gain webgunearekin egin dezakezun erabilera txarragatik. Egoki deritzonean, webgunearen titularrak zuzenketak, hobekuntzak edo aldaketak egin ahal izango dizkio webgunean jasotako informazioari, hargatik erreklamazioa aurkezteko edo kalte-ordaina eskatzeko eskubiderik sortu gabe eta bere gain erantzukizunik hartu behar izan gabe. Halaber, ez du erantzukizunik izango webgunearen erabilgarritasunagatik eta funtzionamenduaren jarraipen teknikoagatik sor daitezkeen kalte-galeren gainean.

Webgune honek ez du bermatzen webgune honetako edo hirugarrenen webguneetako erabiltzaileen sistema informatikoak, dokumentu elektronikoak edo fitxategiak kaltetu ditzakeen birus edo bestelako elementurik egongo ez denik. Beraz, ez du erantzukizunik arrazoi horiengatik sor daitezkeen kalteen gainean.

LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

www.anefide.es webgunearen sarbidetik edo erabileratik erator daitekeen arazo oro IRUÑEAKO epaitegien jurisdikziopean eta goragoko organoen jurisdikziopean egongo da.
Webgune hau arautzen duten baldintzek eta erator daitezkeen harremanek Espainiako legeriaren babesa dute.

INFORMAZIO GEHIAGO BEZEROAREN ETA ERABILTZAILEAREN SAILEAN. Bidal itzazu zure galderak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak helbide honetara:

ANEFIDE JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL-JARDUERAREN ARLOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUZTEN ENPRESARIEN NAFARROAKO ELKARTEA, PADRE BARCE KALEA, 3 ZK. BEHEA, 31007 IRUÑEA, NAFARROA. Tel.: 948 174895
info@anefide.es

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Anefiderekin.

Share This