Anefide, zure neurriko zentroak

ZERBITZU FISIKOAK ETA KIROL-ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUZTEN NAFARROAKO ENPRESEN ELKARTEA

Nafarroako Foru Komunitatean zerbitzu fisikoen eta kirol-zerbitzuen sektorean diharduten enpresen elkartea da Anefide. Enrique Azcáratek sortu zuen elkartea, 1998an, eta, orduz geroztik, 20 urte daramatza bazkideen interesak defendatzen eta, egunez egun, Nafarroan eskaintzen diren kirol-jarduerak etengabe hobetzen.

Zer egiten dugu?

Jarduera fisikoen eta kirol-jardueren sektorean diharduten enpresari pribatuen interesak defendatzeko helburuarekin sortu zen Anefide. Elkarteak bazkideen ordezkari gisa jarduten du, eta sektorean lehiakorragoak izaten laguntzen die. Hala, alor guztietako hornikuntza-zerbitzuak kontratatzeko talde bat sortzen laguntzen du.

Halaber, sektoreko profesionalen aitortza lortzea du helburu elkarteak, eta, aldi berean, eskaintzen diren zerbitzuen eta jardueren etengabeko hobekuntza eta espezializazioa sustatzen saiatzen da.

Beraz, Anefideren bitartez, gizartean ikusgarritasuna, presentzia eta aitortza lortzea da bazkideen helburua.

Norantz goaz?

Hasteko, jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren sektorean erreferente bihurtzea da elkartearen helburua.

Hori dela eta, jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren sektorean programa espezializatuak dituzten profesionalei laguntzen die elkarteak. Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako programak izaten dira, oro har, jende guztiari zuzendutako eskaintzetan txertatutakoak.

Zerk mugiarazten gaitu?

Jarduera fisikoaren eta kirol-jardueren sektorearen profesionalizazioa eta espezializazioa bultzatzen ditugu. Beraz, kirol-arloko profesionalen etengabeko prestakuntza eta enpresen etengabeko hobekuntza bultzatzen ditugu. Horrez gainera, jendeari bere beharretara egokitutako zerbitzurik onenak eskaintzeko gakoak egokitzen ditugu. Bestalde, sektoreko interesak defendatzen ditugu, bazkideen eskaintza zabal eta osagarriaren bitartez. Eta, amaitzeko, gure bazkideak lehiakorragoak izatea dugu helburu.

Zalantzarik baduzu edo bazkide egin nahi baduzu, jarri harremanetan Anefiderekin.

Share This