Bazkideak

Hemen duzu gure bazkide guztien zerrenda eta bakoitzak eskaintzen dituen jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak. Enpresa bakoitzean klikatuz, gehiago ezagutu ahal izango dituzu Anefideren bazkideak.

Hydra igeriketa-zentroa

Hydran, igeri egiten eta igeriketa hobetzen erakusten diegu maila eta adin guztietako pertsonei: haurrak, helduak nahiz haur txikiak. Horrez gainera, ezagutu itzazu gure gimnasioa eta fisioterapia-zentroa.

Le Bal dantza-akademia

Le Bal akademian, gustukoen duten estiloan dantzatzen ikasten dute haur, gazte nahiz helduek, eta, gainera, sasoian mantentzeko jarduerak eskaintzen dira. Ikasi eta gozatu gurekin, dantzaren eta mugimenduaren bidez.

Bonafau I gimnasioa

Karate, kata eta kumite eta autodefentsa pertsonaleko gimnasioa Iruñean, haur nahiz helduentzat. 30 urtetik gorako ibilbidea eta 5.000 ikasle baino gehiago dira gure ibilbide arrakastatsuaren bermea.

Surya zentroa

Ongizaterako jarduerak (yoga, taichi, gimnasia zuzentzaileak… ) eta masaje eta terapia alternatiboen arloko prestakuntza (kiromasajea, kirol-masajea, shiatsu, kraniosakrala… ) eskaintzen dituen zentroa.

Abejeras gimnasioa

Klase espezializatuak eta egokituak; segimendu pertsonalizatua gorputzaren eta adimenaren arteko oreka lortzeko.  Nutrizioa, fisioterapia eta estetika zure zerbitzura. Horregatik… Jar zaitez sasoian.

Adaka gimnasioa

Bizi-kalitatea eta baldintza fisikoak hobetzea da beti gure helburua. Karatea, defentsa pertsonala eta era guztietako jarduerak haur nahiz helduentzat. Hori guztia eskaintzeko, profesional ezin hobeak ditugu.

Bonafau II gimnasioa

Batez ere, haur eta helduentzako karatea da gure espezialitatea. Horrez gainera, Iruñean erreferentzia gara jarduera hauetan: fitness, mantentze-gimnasia, pilates eta yoga.

Share This